XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste zenbait ohar, mamiari zuzenago dagozkionak izan dira.

Batetik artxipelagori dagokionak hiztegi batuarekin badu zerikusia eta eztabaidatu beharrekotzat jo da.

Gauza bera gertatzen da lurralde hitzarekin (cf. Suaren lurraldea).

Finkatu behar da hau ere. Hiztegi Batuko lantaldeak ekarriko du honi dagokion txostena eta hurrengo bileran eztabaidatuko da.

Ohar hauek gorabehera ontzat eman da zerrenda.

Ondoren, Exonomastika batzordearen Mundu zabaleko uharteak (Jamaika ...) izeneko zerrenda aurkeztu da. Ohi bezala oharrak aurkezteko epea hilaren 20a artekoa izango da.

1.2.1. Hiztegi Batuko ezpata(-)dantza, filmoteka, fondo hitzak erabakitzea.

Ezpatadantza hitzari buruzko txostena aurkeztu da. Txosten horren argitan eta kontuan izanik ezpata dantzaz gainera beste dantza asko direla, batzordeak bere proposamena lehengoan uztea proposatzen du hots: ezpata-dantza nahiz ezpata dantza.

Satrustegi jaunak hitz horrek bere bidea egina duela uste du eta nahiago lukeela baturik idaztea, baina batzordearen arrazoiak entzun ondoren, onartzen duela proposamena. Hala onartu da.

Filmoteka hitzaz ere aurkeztu da txostena. Proposamena da hitz hori mikrofilmen gordailua adierazteko gordetzea.

Gainerakoan, e. zinemateka oharra eranstea. Hortaz, bi adiera izango ditu: 1. mikrofilm bilduma. 2. * e.zinemateka.

Ondoren, fondo eta funts hitzen arteko auziaz izan da eztabaida.

Badirudi fondo hitza banka munduan aski sartua dagoela eta bildur izateko da ea funts bezalako bat onartzeko prest egongo ez ote diren.

Batzuek biak onartzearen aldeko agertu dira. Era guztietako argudioak mahairatu dira. Knô*rr jaunak Euskaltzaindiak duen pedagogiazko eginkizuna ere aipatu du funts-en alde agertuz.

Azkenean honako proposamen hau bozkatu da: Fondo, h. funts

Hona hemen bozketaren emaitza: proposamenaren alde: 13 boto; kontra: 6; zuri: 3. Beraz, aipatu proposamena onartu da.

1.2.2. Hiztegi Batuko fotokonposaketa-gainalde zerrenda onartzea.

Aurkeztutako oharren eztabaidarekin hasi baino lehen, I. Sarasolak euskaltzainek eskuartean duten zerrendari aurreko bileran onartutakoaren arabera, zuzenketa bat egin behar zaiola adierazi du: franela inolako oharrik gabe agertu beharrean, honela behar duela alegia: franela * e. flanela.

Ondoren E. Knô*rr-ek eta Tx. Peillen-ek egindako oharrak eztabaidatu dira.

Knô*rr jaunak freno hitzaren ordez galga hitza proposatzen du. Azken hitz honek oraindik ere indar osoa ote duen ez bide dago argi. Azken urteotako datuak zein diren ikusi arte erabakirik ez hartzea eskatu da. Horrenbestez, hurrengo bilerarako utzi da eztabaidagai hau.

Fruta hitzari buruzko oharra ez da onartu, zerrendan agertzen dena aski delakoan.

Fuera hitza beharrezkoa ote den galde egiten du Knô*rrek. Zerrendan, hitz hori, behar dituen ohar eta debekuekin agertzen dela erantzun zaio eta ongi dagoela dagoen bezala.

Fuselaje-ri buruzkoa ere ez da onartu, zerrendan ematen den informazioa hobetsiz.